Planifikazioa

Hasiera / Zerbitzuak / Planifikazioa

Kualitate Lantaldean ondo ezagutzen ditugu planifikazioaren ZERGATIKOA eta ZERTARAKOA. Oinarri horretatik abiatuta, estrategia egingarriak lantzen ditugu, parte hartzen duten erakundeen legitimazio eta inplikazio maila handiarekin eta haien helburuen pedagogia eta transferentzia gaitasun nabarmenarekin.

Honako hauek dira gure produktu nagusiak:

POLITIKA ETA HAUTESKUNDE ESTRATEGIAK

Herritarren behar soziopolitikoak alderdi edo erakunde politikoen estrategiekin lotzen ditugu.

BIDE ORRIAK

Esku hartze estrategiak lantzen ditugu bereziki garrantzitsuak edo zailak diren gauzen aurrean eta erakundeetan krisi, arrisku edo aldaketa uneak bizi dituztenean.

MARKAREN BIRPOSIZIONAMENDUA

Estrategiak zehazten ditugu markaren pertzepzioa gizartearen beharretara, merkatuaren joeretara edo erakundearen helburuetara hobeto egokitzeko.

PLAN SEKTORIALAK / TRANSBERTSALAK

Gobernu eta udal planak egiten ditugu, Europako politikekin eta ekimen berritzaileenekin koordinatuta, sail barrukoak zein sail edo erakunde artekoak.

ARAUDIA EGITEKO PLANIFIKAZIOA

Legeak idazteko euskarri gisa balio duten planifikazio egiturak diseinatzen ditugu, lege horien artikuluetan politika publikoak behar bezala planifikatzeko ereduak agerian eta eskura jartzeko.

Ezagutu 360 graduko marketin soziala aplikatzeko erabiltzen ditugun beste tresna batzuk