Kudeaketa

Hasiera / Zerbitzuak / Kudeaketa

Tresna egokienak baliatuz esku hartzeak aplikatzen laguntzen dugu Kualitate Lantaldean. Horretarako, egoeraren azterketa osoa egiten dugu, emaitzak lortzera bideratuta, eta hedapen eta kudeaketa prozesuak diseinatzen ditugu.

Honako hauek dira gure produktu nagusiak:

IDAZKARITZA TEKNIKOA

Aholkularitza enpresa gisa, erakundeen eta enpresen esanetara jartzen gara, planak eta politikak ezartzen eta garatzen laguntzeko, zeregin batzuk kanpora ateratzeko beharren aurrean laguntza teknikoagoa eta profesionalagoa eskainiz.

ERAKUNDEEN ARTEKO KOORDINAZIOA

Gure esperientziatik abiatuta, erakundeen eskura jartzen ditugu lan espazio koordinatuak kudeatzeko dinamizazio, bitartekaritza eta harreman teknika lagungarrienak.

PARTE HARTZE PROZESUAK

Herritarren eta interes taldeen ekarpen egituratua ahalbidetzen dugu, eraginkortasuna frogatuta duten prozesu metodologikoen bidez eta zirkunstantzia eta espezifikotasun ezberdinetara egokituz.

KOMUNIKAZIO ESTRATEGIAK

Barneko eta kanpoko komunikazio beharren aurrean laguntza ematen dugu. Komunikazio ekintza guztiak lantzen ditugu: helburuak, mezuak, targetak eta online eta offline euskarrien egokitzapena.

KALITATE SISTEMEN KUDEAKETA ADMINISTRAZIO PUBLIKOAN

Kalitate sistemak kudeatzen ditugu Administrazio Publikoan, European Organization for Quality-k akreditatuta (erregistro zenbakia: ES00GCAAPPJ4369), eta erakundeetan kalitatearen ikuspegia sartzen dugu.

Ezagutu 360 graduko marketin soziala aplikatzeko erabiltzen ditugun beste tresna batzuk