Ebaluazioa

Hasiera / Zerbitzuak / Ebaluazioa

Kualitate Lantaldean ebaluazio funtzional eta sendoak egiten ditugu, balio erantsia duen informazioarekin, erakundeen estrategiak definitzeko eta birdefinitzeko.

 

Honako hauek dira gure produktu nagusiak:

BEHATOKI KUALITATIBOA

Ebaluazio kualitatiboak egiten ditugu, egoeraren bilakaeraren eta bilakaera horren arrazoien ulermen sakona ahalbidetzen duten adierazle estandarretan oinarrituta.

MARKAREN OSPEAREN EBALUAZIOA

Irudiaren eta posizionamendu sozialaren online ebaluazioa egiten dugu, datuak eskuratzeko aukerarekin.

PRODUKTUEN ETA ZERBITZUEN AURRETIKO ETA ONDORENGO TESTAK

Aurrez zein ondoren aztertzen ditugu produktuen eta zerbitzuen bideragarritasuna, hobetu beharreko elementuak eta produktu eta zerbitzu horiekiko gogobetetze maila.

PLANEN, PROGRAMEN ETA JARDUEREN EBALUAZIOA

Esku hartze bat indarrean dagoen epea amaitzen denean edo hura ezarri bitartean, hainbat alderdi ebaluatzen ditugu: gauzatze lanak, emaitzak, inpaktua eta egokitasuna.

HOBEKUNTZARAKO ETA BERRIKUNTZARAKO PROZESU ZIRKULARRAK

Proiektu baten kudeaketa taldearen hausnarketa bultzatzen dugu, lantaldean bertan, proiektuetan eta erakundean eragina izango duten hobekuntza eta berrikuntza elementuak ager daitezen.

Ezagutu 360 graduko marketin soziala aplikatzeko erabiltzen ditugun beste tresna batzuk