Diagnostikoa

Hasiera / Zerbitzuak / Diagnostikoa

Kualitate Lantaldean ezagutza sortzen dugu, batez ere ikerketa teknika kualitatiboak eta kuantitatiboak erabiliz, eta horiek aukera ematen digute diagnostiko zorrotzak, esplikatiboak, zehatzak eta sakonak egiteko

Honako hauek dira gure produktu nagusiak:

AKTUALITATE POLITIKOAREN JARRAIPENA

Herritarrek politikari, politikariei, alderdiei, erakundeei eta ekimen zehatzei buruz dituzten jarrerak eta espektatibak aztertzen ditugu.

GIZARTE BEHARREN AZTERKETA ETA ESKAEREN BILKETA

Hainbat gairen inguruan kolektibo eta target espezifikoek dituzten ezaugarriak, egoera, beharrak eta eskaerak aztertzen ditugu.

JOERA BERRIEN PROSPEKZIOA

Ikerketa prospektiboek aukera ematen digute gizarteko joera berriak ezagutzeko eta, horietatik abiatuta, etorkizuneko agertokiak irudikatu ahal izateko.

IRUDI ETA POSIZIONAMENDU AZTERKETAK

Erakundeen markaren irudia, posizionamendua eta ospea aztertzen ditugu.

KONTZEPTU / PRODUKTU TESTAK

Merkatuak produktuen, zerbitzuen, ideia berrien eta abarren aurrean duen jarrera aztertzen dugu.

NAMING ETA CLAIMING TESTAK

Marken, produktuen, zerbitzuen eta abarren izen / claim aukera onena zehazten laguntzen dugu.

Ezagutu 360 graduko marketin soziala aplikatzeko erabiltzen ditugun beste tresna batzuk