Zerbitzuak

Ezagutu itzazu 360 graduko marketin soziala aplikatzeko erabiltzen ditugun diagnostiko, planifikazio, kudeaketa eta ebaluazio baliabideak eta tresnak

Kualitate Lantaldea ikerketa eta aholkularitza estrategikoko enpresa bat da, 360 graduko marketin sozialean oinarritutako lan filosofia duena.

Marketinaren eta ikerketa sozialaren metodologiak eta tresnak erabiliz errealitate sozialaren erronka aldakorrei erantzutea eta erakunde publikoei zein enpresa pribatuei balio erantsia duten irtenbideak ematea da marketin soziala.

Kualitate Lantaldean garatu egin dugu kontzeptu hori, eta diagnostiko, planifikazio, kudeaketa eta ebaluazio baliabideak eta tresnak sistematizatu ditugu, errealitate sozialaren 360 graduko ikuspegiarekin lan egiteko.

Diagnostikoa

Kualitate Lantaldean ezagutza sortzen dugu, batez ere ikerketa teknika kualitatiboak eta kuantitatiboak erabiliz, eta horiek aukera ematen digute diagnostiko zorrotzak, esplikatiboak, zehatzak eta sakonak egiteko.

Planifikazioa

Kualitate Lantaldean ondo ezagutzen ditugu planifikazioaren ZERGATIKOA eta ZERTARAKOA. Oinarri horretatik abiatuta, estrategia egingarriak lantzen ditugu, parte hartzen duten erakundeen legitimazio eta inplikazio maila handiarekin eta haien helburuen pedagogia eta transferentzia gaitasun nabarmenareki.

Kudeaketa

Tresna egokienak baliatuz esku hartzeak aplikatzen laguntzen dugu Kualitate Lantaldean. Horretarako, egoeraren azterketa osoa egiten dugu, emaitzak lortzera bideratuta, eta hedapen eta kudeaketa prozesuak diseinatzen ditugu.

Ebaluazioa

Kualitate Lantaldean ebaluazio funtzional eta sendoak egiten ditugu, balio erantsia duen informazioarekin, erakundeen estrategiak definitzeko eta birdefinitzeko.

Laguntza behar duzu?

Jar zaitez gurekin harremanetan eta gure zerbitzuei buruz sortzen zaizun edozein zalantza argitzen lagunduko dizugu.

Áreas de intervención
Proyectos
Clientes