Kulturklik webguneko edukiak kudeatzea, bildutako datuetan oinarritutako egoera txostenak egitea eta koordinazio lanak sektoreekin eta administrazio publikoekin
Bezeroa: Kulturaren Euskal Behatokia
EAEko esparru publikoan dauden kultura proiektu erreferentzialetako bat kudeatzen dugu Kualitate Lantaldean: Kulturklik. Webguneko edukiak egituratzen, gehitzen eta eguneratzen ditugu. Gainera, euskal kulturari buruzko egoera txosten analitikoak egiten ditugu, eta, horrela, kultura politiken ardura duten pertsonen eskura jartzen dugu erabakiak hartzeko informazio eguneratua eta garrantzitsua.
Proiektua behar bezala garatzeko, bi lankidetza esparru estrategiko ditugu. Batetik, EAEko kultura eta sormen industrietako eragile sektorialekin harremanetan gaude, Euskadiko kultura ekosistema profesionalaren azterketan sakontzeko helburuarekin. Bestetik, erakunde arteko lankidetzarako eta koordinaziorako lan prozesu bat dugu administrazio publiko guztiekin, plataformako kultura edukiei ahalik eta balio eta errentagarritasun handiena ateratzeko.