Komunikazio eta publizitate ez sexista erabiltzeko BEGIRA sarea, komunikabideek eta agentziek osatzen dutena, dinamizatzeko laguntza teknikoa
Bezeroa: Emakunde, Emakumearen Euskal Erakundea
Proiektu hau 8 urtez garatu da, eta komunikazio eta publizitate ez sexista erabiltzeko helburuarekin Emakundek bultzatutako komunikabideen eta agentzien sarea dinamitzatzea izan du ardatz. Proiektu honen balioa hasiera-hasieratik egon da agerian, elkarlanean oinarrituta sektorearentzat iparrorratza izan den “Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregulaziokoa” sortu zenetik. Gainera, Kualitate Lantaldeak kontu handiz lan egin du ikuspegiaren antolaketan, lanerako espazioak diseinatuz eta sortuz. Horren ondorioz, tresna praktikoak eta neurketa adierazleak lortu ahal izan dira.

