2023-2033 epealdirako Bilboko Kulturaren Estrategia egitea

26/04/2023
soporte@labox.es

2023-2033 epealdirako Bilboko Kulturaren Plan Estrategikoa egitea, eta idazkaritza tekniko zerbitzua eskaintzea egoeraren diagnostikoa egiteko eta plana bultzatzeko eta dinamizatzeko

Bezeroa: Bilboko Udala

Kualitate Lantaldean 2023-2033 epealdirako Bilboko Kulturaren Plan Estrategikoa egin dugu, datozen hamar urteetan Bilboko Udalaren kultura ekintza gidatuko duen bide orria. Lan prozesua egoeraren diagnostiko zehatz batetik abiatuta egin dugu, kultura eta sormen arloko eragileekin lankidetzan.

Urte erdiz baino gehiagoz, 570 pertsonak parte hartu dute Kulturaren Plan Estrategikoa egiteko prozesuan; tartean izan dira  sektoreko eragileak, herritarrak eta kultura elkarteen eta barrutietako kontseiluen ordezkariak. 5.000 ekarpen baino gehiago jaso ditugu parte hartze prozesuaren fase guztiak kontuan hartuta: hasierako egoeraren diagnostikoa, etorkizuneko erronken identifikazioa eta, azkenik, horiek lortzeko garatu beharreko proposamen zehatzak.

Recent Posts

    Recent Comments

    No comments to show.