Nor gara

Kualitate Lantaldeak bilakaera nabarmena izan du, teknika kualitatiboetan oinarritutako ikerketa modu tradizionaletik 360 graduko marketin sozialaren kontzeptua oinarritzat hartzen duen aholkularitzaren ikuskera erabat berritzaileraino. Zerbitzu eskaintza integrala ematen dugu: diagnostiko, planifikazio, jarraipen, ebaluazio eta parte hartze prozesuak.

30 urteko ibilbide profesionalean era askotako proiektuetan egin dugu lan. 600 baino gehiago izan dira guztira, esparru publikoan zein pribatuan, honako arlo hauetan, besteak beste: kontsumo produktuak edo zerbitzuak, soziopolitika, kultura, jasangarritasuna, generoa, gazteria, behar sozialak eta garapenerako lankidetza.

Gure taldea honako esparru hauetako profesionalek osatzen dute: soziologia, politika zientziak, psikologia, publizitatea, ikus-entzunezko komunikazioa eta kazetaritza. Pertsona horiek dira Kualitate Lantaldea ezberdin egiten dutenak, beren gaitasunei eta esperientziari esker. Gainera, partner-ak eta laguntzaileak ditugu espezializazio handia eskatzen duten gaietan.

Erakundeei aholkularitza zerbitzua ematetik harago doa gure helburua. Bezero dugun entitate bakoitzaren posizionamendua indartzen dugu, eta bere helburuak lortzen laguntzen diogu.

Taldea

Ezagutu Kualitate Lantaldeko profesionalak

Gotzon Baraia-Etxaburu Artetxe

Kualitate Lantaldearen zuzendaria

Kualitate Lantaldearen zuzendaria eta sortzailea. Psikologian lizentziaduna. Aholkularitzaren esparruan psikologia soziala zabaltzea interesatzen zait. Enpresa hau osatzen dugun pertsonen profesionaltasuna, alde humanoa eta motibazioa baloratzen ditut. Meditazioa eta mindfulness-a praktikatzen ditut.

Itziar Cámara Campos

Proiektuen arduraduna

Soziologian lizentziaduna eta genero inpaktuaren ebaluazioan unibertsitate aditua. Berdintasun politika publikoetan -diseinuan, inplementaziorako laguntzan eta ebaluazioan- eta kultura politiketan oinarritutako proiektuen arduraduna. Eraldaketarako ezagutza atsegin dut.

Ricardo Jimenez Aira

Proiektuen arduraduna

Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziaduna, izaera kualitatiboko gizarte ikerketan eta merkatu ikerketan aditua.

Diego Fernandez Ortiz

Proiektuen arduraduna

Soziologian lizentziaduna, administrazio publikoen aholkularitzan eta herritarren parte hartze prozesuetan aditua. Mendiko bizikleta maite dut.

Ainhoa Egaña Iraeta

Administraria

Administrazio eta finantza gaietan teknikari espezialista. Administrazioarekin, koordinazioarekin eta proiektuetan laguntzearekin lotuta daude nire zereginak. Dinamikoa naiz eta trebea erabakiak hartzen eta arazoak konpontzen.

Asier Arzuaga Gil

Teknikaria

Publizitatean lizentziaduna. Urte asko daramat komunikazioaren eta kulturaren esparruetan lanean, administrazio publikoekin lotutako proiektuetan.

Eva Gonzalez de Matauco Lopez

Teknikaria

Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziaduna. Kultura arloko webgune interaktibo baten kudeatzailea. Filmak pantaila handiak ikustea gustatzen zait.

Serguei Iraurgui Lopez

Teknikaria

Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziaduna. Jasangarritasunarekin eta komunikazioarekin lotutako graduondoko ikasketak egin ditut. Ikerketa kualitatiboetan eta aholkularitzan teknikaria administrazio publikoentzat. Tarte libreetan, gamer-a.

Sarai Marcos Rio

Teknikaria

Soziologian graduduna. Webguneak kudeatzen eta aholkularitza lanetan laguntzen esperientzia daukat. Txakurra paseatzen dudan bitartean musika entzuten gozatzen dut.

Olatz Trallero Blanco

Teknikaria

Soziologian graduduna. Administrazio publikoentzako aholkularitza lanetan eta herritarren parte hartzearekin lotutako proiektuetan laguntzen dut, teknikari junior gisa.

Iñaki Zatika Erkiaga

Teknikaria

Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziaduna. Web kudeaketan teknikaria kultura arloan.