Jarduera arloak

Ezagutu gure jarduera arlo nagusiak

Kualitate Lantaldean hainbat arlo tematikotan edo sektoretan lan egiten dugu, batez ere honako hauetan:

Berdintasuna

Berdintasun politika publikoen diseinuan, garapenean eta ebaluazioan laguntzea, horiek aurrera eramaten dituzten eta horien parte diren pertsonen behar praktiko eta estrategikoei erantzuteko.

90 proiektu egin ditugu
Kultura

Kultura arloko politika publikoei eta haien planifikazioari eta kudeaketari babesa ematea, kultura sektore ezberdinetako sorkuntza eta industria sarearekin lankidetzan.

80 proiektu egin ditugu
Prospekzio soziala

Gizarteko talde ezberdinen joera eta behar berriak hautematea.

65 proiektu egin ditugu
Jasangarritasuna

Jarrera eta portaera jasangarriagoak lortzeko gizarte aldaketan lagungarri izango diren estrategiak, programak eta tresnak garatzea.

93 proiektu egin ditugu
Azterketa soziopolitikoa

Herritarren balorazio sozial eta politikoari buruzko informazioa biltzea, haien eskaerei eta espektatibei erantzuna eman ahal izateko.

55 proiektu egin ditugu
Gazteria

Politika publikoak zehazten eta hobetzen laguntzea, gazteei emantzipazio bidean, sustapen pertsonalean eta bizitza publikoan parte hartzeko prozesuan laguntza eman diezaieten.

43 proiektu egin ditugu
Garapenerako lankidetza

Garapenerako lankidetza politika publikoen emaitzak eta inpaktua ebaluatzea eta etorkizuneko ekintzak bideratzea.

7 proiektu egin ditugu
Komunikazioa

Enpresei eta erakundeei beren irudi, komunikazio eta gizartearekiko interakzio estrategietan laguntzea.

105 proiektu egin ditugu
Enplegua

Enplegu politikak eta haien tresnak herritarrengana hurbiltzea, zerbitzuak egungo gizartearen benetako beharretara egokituz.

3 proiektu egin ditugu
Hezkuntza

Hezkuntza politiken iparrorratz izango diren hausnarketa estrategikoetan laguntzea.

12 proiektu egin ditugu
Kirolak

Kirolei buruzko informazioa sektorearentzat ezagutza bihurtzea, erabakiak hartzeko eduki egituratuak eta baliotsuak eskura jarriz.

3 proiektu egin ditugu
Mugikortasuna

Gizartearen eskaerak ezagutzeko eta biltzeko prozesua, mugikortasun jasangarriagoa lortzeko bidean aurrera egiteko planak zehazteko.

8 proiektu egin ditugu
Erakunde kontzienteak

Erakundeei autoezagutza prozesuan laguntzea, beren helburua eta beren jardueraren jomuga ezagutuz. Hainbat tresnaren bidez (taldeen coaching-a, gatazken konponketa, emozioen kudeaketa, mindfulness-a…), pertsona eta talde talentudun eta konprometituen garapena bultzatzea.

9 proiektu egin ditugu

Proiektu batzuk zenbakitan

90

Berdintasun arloko proiektuak

612

Proiektuak guztira

93

Jasangarritasun arloko proiektuak