Kontu handia ipintzen dugu prozesu metodologikoetan

Proiektuetan ondoan izango gaituzu, laguntzeko prest.

360 graduko marketin soziala

Marketinaren eta ikerketa sozialaren metodologiak eta tresnak erabiliz errealitate sozialaren erronka aldakorrei erantzutea eta erakunde publikoei zein enpresa pribatuei balio erantsia duten irtenbideak ematea da marketin soziala.

Kualitate Lantaldean garatu egin dugu kontzeptu hori, eta HONAKO ZERBITZU ETA PRODUKTU HAUEK SISTEMATIZATU DITUGU

Ezagutu gure jarduera arlo nagusiak

Jasangarritasuna

Jarrera eta portaera jasangarriagoak lortzeko gizarte aldaketan lagungarri izango diren estrategiak, programak eta tresnak garatzea.

Berdintasuna

Berdintasun politika publikoen diseinuan, garapenean eta ebaluazioan laguntzea, horiek aurrera eramaten dituzten eta horien parte diren pertsonen behar praktiko eta estrategikoei erantzuteko.

Prospekzio soziala

Gizarteko talde ezberdinen joera eta behar berriak hautematea.

Kualitate zenbakitan

112

Bezero

612

Proiektu

30

Kualitateren urte kopurua
Kualitateri buruz

"Kualitate errealitate sozialera gerturatzen da. Galdetu egiten du. Entzun. Kontrastatu. Hausnartu egiten du, eta gai da gizartearen eskaerak eta balorazioak hobeto ulertzeko gakoak eskaintzeko. Lan metodikoa, pazientziaz egina eta sakona; emaitza neurrizkoa, iradokitzailea eta oso erabilgarria".

Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen zuzendaritza

"Kualitate Lantaldea oso ondo prestatutako profesionalez osatutako taldea da. Gero eta beharrezkoagoak dira Kualitaten oso ondo ezagutzen dituzten diziplinak, elkarrekin egin izan ditugun proiektu guztietan jarrera proaktiboarekin landu dituztenak, eta, gainera, egiten duten ekarpena balio handikoa da beti".

Ihobe-Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren zuzendaritza

"Azken urte hauetan, gure partnerretako bat bihurtu da Kualitate Lantaldea, egiten dugun lanaren analisian eta ulermenean laguntzeko beharrezkoak diren gaitasun guztiak dituelako taldean".

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendaritza

"Oso onak izan dira Kualitate Lantaldearekin egindako lankidetzak, bai emaitzei dagokienez, baita Kualitateren eta eLankidetzaren artean lantalde bateratua sortzeko aukera eman duten harremanei dagokienez ere".

eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendaritza

Sareak eta aliantzak